Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mikel Albeniz eta Leire Fernandez izan dira Beñat Elzoren omeneko mendi lasterketako irabazleak

Hamar kilometroko ibilbide mistoa egiten azkarrenak izan dira. Larunbatean urtea bete zen Talaia bidean entrenatzen ari zela Beñat Elzo kirolaria hil zela, eta haren lagunek antolatu dute proba. Bildutako dirua Sanfilippo gaitzaren ikerketarako izango da.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/11/03
Mikel Albeniz, helmugara lehen tokian iristen

Mikel Albeniz, helmugara lehen tokian iristen

Mikel Albeniz donostiarrak irabazi zuen larunbatean I. Beñat Elzo Mendi Lasterketa, 38 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Mendiko Lasterketen ligako behin behineko liderra da Albeniz eta sasoiko dagoela erakutsi zuen. Tarte handia atera zion bigarrenari, Carlos Garcia irundarrari (39:25). Erlaitz Mendi Elkarteko mugalari taldekoa da Garcia, eta mugalaria zen ere Beñat Elzo, arrauna utzi eta mendian lasterka hasi zenean. Larunbatean urtebete egin zuen hondarribiar gaztea hil zela, Jaizkibelen entrenatzen ari zela bihotzekoak jota. Gonzalo Carrion izan zen lehen hondarribiarra helmugan (39:47), eta podiko azken koskara igo zen. Ama Guadalupekoa traineruan Elzoren ondoan aritutakoa da Carrion eta lasterka egiteko zaletasuna ere partekatzen zuten biek. Hunkituta sartu zen Carrion helmugan, txaloka eta besoak zerura altxatuz. Nesketan, Leire Fernandezek irabazi zuen proba, 46 minutu eta 16 segunduko markarekin. Hamasei urteko errenteriarra Europako kanikros txapelduna da, baina txakurrik gabe ere etorkizun handiko korrikalaria dela erakutsi zuen. Bere atzetik Monica Telletxea irundarra (49:40) eta Amets Maiztegi (50:23) sartu ziren; lehen hondarribiarra izan zen Maiztegi. Sailkapena   Antolakuntza amateurra Beñat Elzoren lagunek antolatu dituzte mendi lasterketa eta ondorengo familien artekoa, Biosnar Triatloi Taldearen eta pila bat boluntarioren laguntzarekin; antolatzaileak beraiek ere ez dira gai izan zehazteko zenbatekoa izan den boluntario taldea, baina korrikalariek hori nabarmendu zuten, ibilbide osoan zeudela eta antolakuntza bikaina izan zela. Pertsonak bezala, enpresa askok lagundu du ekimenarekin, eta lehen 60 korrikalarientzat sariak bildu zituzten. Iaz hildako gaztea omentzeaz gain, helburu solidarioa izan zuen I. Beñat Elzo Mendi Lasterketak, eta jasotako diru guztia Sanfilippo gaitza ikertzeko bideratuko dute. 2015. urtean haurrei eragiten dien gaixotasun arraro hori sendatzeko entsegu klinikoak hasiko dira eta kanpaina handia egiten ari dira ahalik eta diru gehien biltzeko. Berria taldeak, esaterako, Araitz, Ixone eta Unai ahateen parkean liburua argitaratu du eta etekinak Stop Sanfilippo fundazioarentzat izango dira, analisi klinikoen emaitzak onak badira, gaixotasuna duten haur guztiek horiek jaso dezaten horien onura.
Mikel Albeniz
Carlos Garcia
Gonzalo Carrion

Leire Fernandez
Monica Telletxea
Amets Maiztegi

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.