Iritsi da txapelak emateko ordua. Oiartzungo Eskuzko Pasaka III. Txapelketak baditu finalistak. Txapelketa historikoa izan da gainera, aurten, lehenengoz, emakumeek parte hartu dutelako lehia horretan.
B bloketan jokatuko dituzte finalak. Lehen biak, emakumeena eta herri mailakoa, Iturriotz auzoko Santiyu Jaien barruan jokatuko dituzte, bihar arratsaldean (hilak 30, asteazkena, auzoko pilotalekuan). Lehenik emakumeena jokatuko dute, Ainhoa-Xole eta Izarne-Maite bikoteek. Ondoren, maila herrikoiaren finala (gizonak dira), Arruabarrena-Ezkurdia eta Ondaro-Mujika bikoteen artekoa. Lehiak 19:00etan hasiko dira emakumeak, 20:00etan herri mailakoak.
Lehen Mailako lehiaren finala, ordea, xanistebanen barruan jokatuko da, abuztuaren 3an, 13:00etatik aurrera Kontzejupean. Esnal-San Sebastian eta Lizaso-Arruti bikoteak joango dira txapelaren bila.
Finalerdiak
Finaleko aurkariak erabakitzeko, aurreko asteburuan finalerdiak jokatu dituzte partaideek. Honakoak dira horien emaitzak, mailaz maila:
Emakumeen Maila
- Aranburu ahizpak 1 / Izarne-Maite 11
- Aonhoa-Xole 11 / Galarza-Otamendi 1
Herri Maila
- Kazabon-Etxeberria 3 / Arruabarrena-Ezkurdia 11
- Amundarain-Zubeldia 2 / Ondaro-Mujika 11
Lehen Maila
- Esnal-San Sebastian 13 / Eskudero anaiak 7
- Nazabal-Zabala 7 / Lizaso Arruti 13