Bikaina Oarso Bidasoko traineruen lana Pedreñan. Hibaikak EuskoTren Ligako lehen estropada irabazi du, eta Hondarribiak San Miguel Ligako laugarrena. Ikusgarria. Hondarribia Orioren eta Urdaibairen atzetik ibili da lehen hiru estropadetan, baina atzo ez zuen narkatu sasoiko lehen bandera etxera ekartzeko. Mikel Orbañanosen mutilek liga irabazteko hautagaitzari bultzada eman diote. Nestor Basterretxeari eskaini diote bandera hondarribiarrek.
Hirugarren eta azken txandan aritu ziren berdeak, Orio, Kaiku eta Tiranekin batera. Lehen ziabogatik jarri ziren aurrean, eta apurka Orio bigarrenari tartea handitzen joan ziren, horien morala jaten. Hirugarren luzea bukatzerako hiru traineru pasako aldea zuten Oriorekiko, eta beste biak oso-oso atzean zeuden. Kontrarioa, baina, lehen txandan zuten berdeek, Urdaibai. Hala ere, ziabogaz ziaboga bermeotarren markak hautsi zituzten berdeek, eta garaipen uste baino errazagoa lortu zuten, aldeak mantenduz.
San Pedro, bestalde, zortzigarrena izan zen, aurreko estropadetan baino hobeto. San Juan 11., aurrekoetan baino makalago.
Sailkapena
- Hondarribia 19:43
- Urdaibai 19:53
- Orio 19:54
- Cabo 19:55
- Zierbena 19:58
- Astillero 19:59
- San Pedro 20:02
- Tiran 20:06
- Kaiku 20:06
- Portugalete 20:09
- San Juan 20:11
- Pedreña 20:46