Gaur, 31 urte bete dira Gernika Batailoiko komandantea hil zela. Haren omenezko bideoa landu du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak.
Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteak ekitaldia egin du indar faxistek hiria azpiratu zutenetik 85 urte igaro direnean.
Barandaren zatiaren aurkezpen ofiziala egin dute Kataluniako gobernuko, Irungo Udaleko eta Espai Lluis Companys nahiz Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteetako ordezkariek.
Aurten 85 urte beteko dira indar faxistek Irun eta Hondarribia indarrez hartu zituztela. Jazotakoa gogora ekartzeko egitaraua prestatu du Kepa Ordoki elkarteak.
1937ko otsailaren 23an Asturiasen erail zuten frankistek. Hilketa gogoratu du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak.
Kepa Ordoki elkarteak aurkeztutako mozioak aldeko 23 boto eskuratu ditu. Honi esker, Etorbidearen zubiko barandaren elementu bat Kataluniara bidaliko dute eta zubian bertan euskarri fisiko bat jarriko dute.
Bidasoko 90 deportatuak ardatz dituen erakusketa Arma Plaza gunean dago ikusgai, hilaren 22ra arte. Bortxaz kontzentrazio guneetara eramandakoen artean zeuden hiru hondarribiarrek askapena lortu arte biziraun zuten.
Bidasoko memoria historikoaren aldeko elkarteak 1936an zein Bigarren Mundu Gerran deportatu eta eraildako bidasoarrak gogora ekartzea du helburu.
Bihar 80 urte beteko dira Lluis Companys i Jover Generalitateko presidentea Irunen entregatu zutenetik, faxistek fusilatu aurretik. Politikaria omenduko du Kepa Ordoki elkarteak.
‘Izan zirenak eta izango direnak’ dibulgazio lanari esker, orain arte ezezagunak izan diren datu ugari plazaratu ditu Kepa Ordoki elkarte irundarrak.
Kepa Ordoki elkartearen 'Bidasoko deportatuak' erakusketaren harira, Etxahun Galparsoro historialari donostiarrak hitzaldia eskainiko du hilaren 29an, museoan bertan.
Hilaren 30era bitarte bisitatu daiteke Kepa Ordokiren erakusketa, Oiasso Erromatar Museoan. 1936ko gerraren ondorioz edota Bigarren Mundu Gerran zehar deportatuak izan ziren 90 bidasoarren izenak bildu dituzte.
Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa da.
Irungo udalbatzak aho batez 'persona non grata' izendatu du, eta Kepa Ordoki elkartetik eta Josu Zabalaren senideen aldetik haren krimenak ikertzea eskatu dute.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartea sortu dute. Bidasoan 36ko gerratik trantsiziora arteko tartean gertatutakoa ezagutarazi nahi du taldeak.