
Maiatzeko Mintzodromoa egingo dute hilaren 19an, goizez, Kasino Zaharrean. Parte hartzeko izena eman beharko da.

Marmoka eta Scooby Band taldeak ariko dira bihar oholtza gainean, 20:00etan abiatuta. Gonbidapenak jasotzea ezinbestekoa da.

Zirkuaren eta antzerkiaren erdibidean, 'Dioses y monstruos' kale ikuskizuna eskainiko dute Extremadurako artista nabarmenek ostegunean.

"Arrisku handiko" taldea den arren, segurtasun neurri guztiak betez adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuak berriro eskaintzeko galdegin du sozialisten udal taldeak.


Kasino Zaharreko kideek meza eta bazkaria egingo dituzte hilaren 27an hogeita hamargarre urteurrena ospatzeko. Txartelak salgai daude jadanik.

Pertsona bakoitzak gehienez bi lagunentzako txartelak eska ditzake gehienez, eta nahitaez nortasun agiria erakutsi behar du.

Agenda arazoengatik, martxoaren 8ra arte ez du zerbitzurik emango Acubik Hondarribian.

Hainbat bisita programatu dituzte horien artean Santo Toribio de Liebana monastegira.

Larunbatean Oihana Iguaran, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano eta Eli Pagola igoko dira oholtzara. Sarrera doakoa izango dela aurreratu du udalak.

Gobernu batzordeko kide izan nahi dutenek bihartik eman dezakete izena; maiatzaren 19an finkatu dute hauteskundeetarako hitzordua.

Berrogei herrialdetatik iritsitako bi minututik beherako 135 mikrofilm izango dira bertan proiektatuko direnak. Gonbidapena aldez aurretik jasotzea ezinbestekoa da.

Pasabideak segurtasuna bermatzen ez zuelako-eta San Pedro kaleko bezalako galtzada harria jartzea erabaki du udalak.

Osasun sailak zabaldutako gomendioei jarraituz, jubilatuen etxeko jarduera guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu du alkatetzak.

Adineko jendeari zuzendutako hitzaldia antolatu dute jubilatuen etxean Belen Martinez Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteko kidearen eskutik.

Gaztela Leonera (Espainia) bidaia egingo dute jubilatuek datorren hilean, eta hiriburuaz gain, Astorga eta Ponferrada ere ezagutzeko parada izango dute.

Musika eta Dantza Eskolako 20 flauta jotzaile eta bi txelista izango dira Kasino Zaharreko kontzertuan. Ostegunean da, 18:00etan.

55 urteren ondoren jostorratzak utziko ditu datorren udaberrian. Bizitza osoan zehar egindako lana eskertuko diote herritarrek eta senideek ostiralean.

Ia urtebete eta erdi igaro da udalak jakin zuenetik Kasino Zaharra zerbitzurik gabe geratuko zela.