Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek bisita gidatu sorta bat antolatu du datozen asteetarako. Hauetan hiriko eraikinik adierazgarrienen historia ezagutuko dute irundarrek eta bisitariek.
Turismo bulegoak bisita gidatuak eskainiko ditu Junkal elizako kanpandorrera. Udaran hasiko dira horiekin eta prezioa 1,5 eurokoa izango da.
Irungo Udaleko udalbatza berria jarraigoan joan da San Juan plazatik Junkaleko Andre Mariaren elizara, eta meza bukatu ondoren, udalbatzako kide guztiek aurreskua dantzatu dute Junkaleko plazatxoan.
Udalak kanpandorrea egokitu du 30.000 eurorekin, eta udan bakarrik ahalko da bisitatu, larunbat goizetan. Erreserbak egin daitezke jada.
Bisita berriak Europako historia azalduko du Irundik, zazpi geldialdirekin, Etorbidearen zubitik Behobiako zubiraino. Horrez gain, ohiko bisitek jarraituko dute: hiriko ondarearena eta hirigune historikoarena eta udaletxearena.