Gurutze Gorriaren jostailu bilketa azken txanpan sartu da dagoeneko. COVID-19aren ondorioz jostailuak familia askoren lehentasunen artetik desagertu direla jakitun izanik, laguntza ematera deitu dituzte herritarrak.
Herriko Etxean egingo dute bilketa, hilaren 30etik abenduaren 11era bitarte. Ez dute jostailu beliko edo sexistarik onartuko.
Jostailu «berriak, ez belikoak eta ez sexistak» eskatu dituzte datozen Gabonetan zailtasunak dituzten familien artean banatzeko. 4.000 bildu nahi dituzte Gipuzkoan.
Datorren hilaren 10etik (astelehena) aurrera entrega daitezke jostailuak, Irungo Herriko Etxean, 11:00etatik 13:30tara eta 17:00etatik 19:30tara.