jaizkibel

Zaldunborda Txinzer

Bidasoaldeko Lagunek Zaldunborda bisitatuko dute

Apirilaren 8rako mendi ibilaldia antolatu dute, Hondarribiko Udalaren "proiektu suntsitzailea" non eraikiko litzatekeen ezagutzeko.

Asier Perez-Karkamo
ARANTZA ROJO EAJ Zaldunborda

Gipuzkoako EAJk babesa eman dio Zaldunbordari

EAJrentzat, outlet guneak onura egingo dio tokiko merkataritzari, bezero berriak erakarriko dituelako. 400 lanpostu sortuko direla uste dute jeltzaleek.

Asier Perez-Karkamo
Zaldunborda Gelditu pankarta

Argi gutxiegi lur zikinetan

Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatuan outlet village bat eraiki nahi dute. Ekologistak eta merkatariak kexu dira. Udalak aukera bezala ikusten du.

Asier Perez-Karkamo
Txurtxipi Aranzadi Jaizkibel auzolana

Lan handia egin dute Txurtxipi errekaren itsasoratzean

Aranzadi Zientzia Elkarteak deituta, 50 pertsona aritu ziren Jaizkibelgo Txurtxipi erreka garbitzen. Lan egiteko eta ikasteko jardunaldia izan zen.

Asier Perez-Karkamo
Abelburuak hil dituzte

Basozainek sakrifikatu dituzte Jaizkibelgo abelburuak

Aldundiak azaldu duenez, jaberik gabeko abelburuak dira hil dituztenak, segurtasuna bermatzeko kanpainaren barruan egin dute.

Asier Perez-Karkamo
Jaizkibel La Caixa Aldundia

Ekologia eta gizarteratzea eskutik, Jaizkibelen

Aldundiak eta La Caixa Fundazioak baztertzeko arriskuan dauden pertsonak kontratatu ditu, sastrakak kentzeko eta bideak txukuntzeko. Mendiaren bi magaletan ari dira sastrakak kentzen. Ondoren, bideak txukunduko dituzte.

Asier Perez-Karkamo
jaizkibel

Jaizkibelgo monumentu megalitikoetan aldundiak egindako kalteak, epailearen aurrera

Eguzkik dio aldundiak Jaizkibel mendian garbiketa lanak egiterakoan hainbat habitat babestu eta monumentu megalitikotan kalteak egin zituela.

Abelgorriak Jaizkibelen 2016 c

Baimenik gabe dauden abelgorriak kentzeko espedientea

Udalak eta aldundiak baimenik gabe dauden abelgorriak kentzeko prozedura abiatu dute.

Asier Perez-Karkamo
Blagan itsaslabarra

Itsaslabarreko bigarren zatia egingo du Blaganek igandean

08:30etik abiatuko dira paradore zaharretik.

Asier Perez-Karkamo
Ertzaintza Helikopteroa

Gorpu bat aurkitu dute arroketan

Urriaren 30ean gazte bat desagertu zen arroketara erorita.

Asier Perez-Karkamo

Jaizkibel Ama Harria egitasmoa bere egin du Eguzkik

Jaizkibelgo eta Uliako itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta garrantzia gizarteratu eta nabarmentzeko helburua du Jaizkibel Ama Harria egitasmoak. Besteak beste, liburu bat, dokumental bat, argazki era...

admin

Jaizkibelgo Mendi Astean, ‘Nafarroa’ hizpide

Imanol Diaz de Garaiok eta Migel Angel Otxoa de Aldak Nafarroa ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur, Jaizkibelen Mendi Astearen barruan. 20:00etan da proiekzioa, Kultur Etxean. Bihar, Mendian zer ikusi hitzaldia emango  du Javier Castrok, elkartean, ...

admin

Allerruk 5-0 irabazi dio Lengokoak taldeari

Gol festa ikusi ahal izan zuten larunbatean Plazetara hurbildu zirenek. Izan ere, Erregional Preferenteko Allerruk bost gol sartu zizkion Lengokoaki. Denboraldiko 42. puntua lortu dute zuri-berdeek. Emakumeen Igoera Fasean, berriz, joan den asteburuan jokatu zuten azkeneko partida. Arizmendiri egindako bisitan, lezoarrek 3-0 bukatu zuten partida. Laugarren postuan bukatu dute ligaxka, hamalau partidatan 21 puntu eskuratuta. Mutilen bigarren taldeak ere galdu egin zuen, etxean. Jipoi gogorra jaso zuten lezoarrek, 1-8 galdu baitzuten Lazkaoren kontra. Sailkapeneko azkeneko postuan daude zuri-berdeak, hamasei partidatan sei puntu bakarrik lortuta.   Azkena jaso eta berdindu Bestalde, areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek launa berdindu zuen larunbatean Bekoerrotako kantxan. Egintza azkeneko sailkatuaren kontra jokatu zuten. 32 puntu dituzte orain.

admin

Zirkulu Polar Artikotik irten eta Trebiñura arteko bidaia, Jaizkibelen Mendi Astean

Astebetez egunero izango dira mendiko jardunari lotutako ekimenak, doan, eta herritar guztiei zabalik Jaizkibel Mendizale Taldearen Mendi Astea ate joka dator. Astelehenean hasi eta hilaren 12an bukatuko da, larunbata, mendi irteera batekin. Lanegunetan, berriz, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, argazki emanaldiak eta bestelakoak emango dituzte, urtero legez, bidaiak, mendia eta abentura uztartuz, motxila soinean hara eta hona ibiltzea gustuko duten guztientzat. Lanegunetan programatu dituzten proiekzio guztiak  20:00etan izango dira, eta sarrera, kasu guztietan, doan izango da. Asteleheneko, astearteko eta asteazkeneko emanaldiak Kultur Etxean izango dira, eta ostegunekoak eta ostiralekoak, aldiz, mendi taldearen egoitzan, Oarso kaleko 4. zenbakian. Mendi Asteak irauten duen bitartean, bestalde, mendi argazki erakusketa bisita daiteke Kultur Etxean, mendi taldeko kideek utzitako argazkiekin atonduta. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Iruñerriko Itzulia Mendi Astea bukatzeko irteera bat antolatu du Jaizkibelek. Hilaren 12an, Arlegi herritik abiatu eta Perdon mendilerroa zeharkatuz, Erreniega mendia igoko dute (1.037 metro) ondoren Beraskoain herriraino joateko. Guztira, 18,3 kilometro osatuko dituzte Nafarroatik zehar. Interesdunek www.jaizkibelmt.tk. webgunean topa dezakete irteeraren gaineko informazio zabalagoa. Egitaraua Astelehena 7. Islandia eta Groenlandia, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalek aurkeztuta. Asteartea 8. Esquí en el Far West, Poto Gorrotxategiren eta Belen Eguzkizaren eskutik. Asteazkena 9. Nafarroa. Egileak: Imanol Diaz de Garaio eta Migel Angel [...]

admin

Allerru-Jaizkibelek ezin izan du Bekoerrotan irabazi

Allerru-Jaizkibelek Azpeitiko taldea jaso zuen larunbat arratsaldean Bekoerrotan, eta nagusitasunez irabazi zieten etxekoei: 3-6. Garaipen horrek mesedez handia egin zien kanpotarrei, azken aurreko postua utzi eta bi gora egin dutelako. Bestalde, Mondr...

admin

Manuel Mujikak eta Edu Lorenzok irabazi dute Jaizkibelen Mus Txapelketa

Hamasei bikotek parte hartu dute Jaizkibel elkartearen egoitzan azken asteetan jokatu den lehian Julian Urretabizkaia eta Pedro Idoate bikoteari irabazi zieten Manuel Mujikak eta Edu Lorenzok, hilaren 16an jokatutako finalean. Horrela bukatu zen Jaizki...

admin

Saskibaloi taldeak Bosteko izango du arerio

Allerru saskibaloi taldeak bihar arratsaldean jokatuko du 22. jardunaldiari dagokion partida. Bosteko izango da arerioa. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, Donostiako Anoeta auzoko Paco Yoldi kiroldegian. Allerru-Jaizkibelek Bekoerrotan jokatuko du etzi...

admin

Atzeratu egin dituzte ‘Jaizkibel’ dragari brankako dorretxoa jartzeko lanak

Gaur arratsaldean egin behar zituzten lanak, baina itsasoaren egoera kaxkarrak ez du maniobra mantendu. Hori dela eta, biharko arratsaldeko 18:00etan egitea aurreikusi dute, itsas gorarekin. Jaizkibel dragari brankako dorretxoa jartzeko maniobra ikusga...

admin

Jaizkibel dragak motorra berreskuratu du

      Jaizkibel dragaren berritze lanak azken txanpan dira. Gaur 14 tonako motorra bere jatorrizko tokira itzuli dute, maniobra ikusgarrian. 14 tona pisatzen ditu motorrak eta bi ordu behar izan dituzte, garabia motorra altxa aurretik, guztiak prestatzeko.

admin
Gehiago