Lehia bizia izan da Jostaldi pilotalekuan jokatutako Hondarribia Grand Slam txapelketako finalean. 2-1 gailendu zaio azkenean Goikoetxea-Irastorza bikotea Beaskoetxea-Lopezi.
Ostiralean finkatu dute finalerdiak jokatzeko hitzordua, Jostaldin. Olharan-Etxeto Beaskoetxea-Lopezen aurka ariko dira, eta Goikoetxea-Irastorza bere aldetik, Olha-Del Rioren kontra.
Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Mancisidor bikoteak batetik, eta Hormaetxea-Minvielle eta Olha-Del Rio bestetik hurrengo faserako txartela lortzeko indarrak neurtuko dituzte gaur Hondarribiko kantxan.
Hondarribia Grand Slam txapelketak finalerdietarako lehen sailkatuak ezagutarazi ditu asteburuan. Jai Alai World Tourrerako puntuagarria da Jostaldiko norgehiagoka.
Munduko puntista onenak lehiatuko dira Jostaldin. Aurten gazteen txapelketa paraleloa antolatu dute.
Jai Alai World Tour barruko Hondarribiko Master Series txapelketako finala jokatuko dute gaur Jostaldin. Goikoetxea-Erkiaga eta Olha-Israel bikoak lehiatuko dira. Aurretik, 3. eta 4. postuak zehazteko partida izango da.
Bi partiden artean gastronomia dastaketa egongo da. Sarrerak 12 euro balio du.
Finalean Olha-Israel gainditu dituzte bi setetan. Hondarribiko Master Series txapelketa irabazita, Jai Alai World Tourreko lidergoan jarri dira Goikoetxea eta Ibai Erkiaga. Gaur Gernikako finala jokatuko da.
Hondarribiko Master Series txapelketako finalerdiekin hasiko da Jai Alai World Tour bira. Munduko pilotari onenak lehiatuko dira ostiralero Jostaldi pilotalekuan.
12 euroren truke Jai Alai World Tour barruko partidak ikusi eta Enbata jatetxeak prestaturiko marmitakoa eta Hiruzta txakolina dastatzeko aukera izango da bihar Jostaldin. Irailera arte ostiralero izango dira zesta jaialdi profesionalak, 20:00etan.