Zesta puntako Jai Alai World Tourreko finala egingo dute ostiralean Jostaldin

Jai Alai World Tourreko bigarren txapelketako finala jokatuko dute ostiral honetan Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, 20:00etan. Joan den asteburuan jokatu ziren finalerdiak Hossegorren (Okzitania), ia 500 ikusle bildu zirelarik. Eusko Jaurlaritzak eta Munduko Pilota Biltzarrak antolatu dute Jai Alive World Tour txapelketa sorta. Pilotari profesionalak eta amateurrak elkartzen dituzten hainbat Pro-Am txapelketek osatzen dute bira. Lehen txapelketa hilaren hasieran egin zuten Bilbon eta bigarrena pasa den asteburuan hasi zen Hossegorren; ostiralekoa, bigarren txapelketako finala izango da. Hossegorren, Moresmau-Erkiaga II.a eta Egiguren II.a-Etcheverry nagusitu ziren eta euren artean izango da finala. Finalerdietan bezala, Jostaldiko partidak 15 tantoko bi setera jokatuko dira. Udan, Master serieak Hurrengo asteetan World Tourreko txapelketa gehiago antolatuko dituzte, Gasteizen eta Bartzelonan. Udan, aldiz, Master Series txapelketak antolatuko dituzte Jaurlaritzak eta Munduko Pilota Biltzarrak, profesionalekin. Donostia, Bilbo, Gasteiz, Mutriku, Gernika, Markina, Donibane Garazi, Hossegor y Mexikon antolatuko dituzte Master serieak.

Ostiraleko jaialdia

Hirugarren posturako: Korta-Lignau/Treku-Suso Finala: Moresmau-Erkiaga/Egiguren-Etcheverry
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.