Zesta puntako Hondarribiko Master Series-a uztailaren 3tik aurrera

Uztailaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31an jokatuko dute Jostaldin. Jai Alai World Tour-erako puntuagarria izango da. Datorren ostegunean aurkeztuko dute.

Hondarribiko Master Series

Egigurenek eta Olhak errepikatuko dute

Hurrengo asteko ostiralean hasiko da zesta puntako Hondarribiko Master Series-a, Jai Alai World Tour txapelketarako baliagarria. Uztaileko bost ostiraletan izango dira zesta jaialdiak Jostaldi pilotalekuan, 3an hasita. Bezperan aurkezpena egingo dute, baina dagoeneko parte hartuko duten pilotari batzuen izenak ezagutzen dira. Besteak beste, Mikel Egiguren (Egiguren II) donostiarra, Iñaki Osa (Goikoetxea) eta Gotxon Enbil zumaiarrak, eta Ibai Erkiaga lekeitiarra lehiatuko dira 2015eko Hondarribiko Master Series txapelketan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.