Ostiral honetan etxeko puntistaren txanda izango da. Julen Basterrak Ehki Martinez du bikotekide eta elkarrekin, Erik-Bailo garaitzen ahaleginduko dira.
Barandika-Lopez eta Arbe-Lekueren arteko partida izango da nagusia. Aurretik, Basterra eta Zugaitz Eñaut-Manci bikotearen aurka arituko dira.
Basterrak eta Ibarluzeak osatutako bikoiteak irabazi zuen joan den astean Master Serieseko lehen norgehiagoka.
Ostiral honetako irabazleak Arbe eta Lekueren aurka jokatuko dute Master sailkapenaren finala datorren abuztuaren 5an.