Erik-Bailo bikoteak garaipena eskuratu zuen iragan ostiralean

Ostiral honetan etxeko puntistaren txanda izango da. Julen Basterrak Ehki Martinez du bikotekide eta elkarrekin, Erik-Bailo garaitzen ahaleginduko dira.

Iragan ostiralean Erik-Bailoren eta Etcheberry-Laborden arteko partida jokatu zuten. Lehen set-a Etcheberry-Laborden aldekoa izan zen, bigarrena, berriz, Erik-Bailorena (08-15 eta 15-08). Hori dela eta berdinketa hausteko partida jokatu behar izan zuten. Azken hau Erik-Bailoren aldekoa izan zen, 05-02 irabazi zuten.

Ostiral honetan, berriz, etxeko puntistak debutatuko du. Basterra-Ekhi bikotea iragan asteko garailearen aurka arituko da 20:00etatik aurrera. Partida nagusia baino lehen Hondarribia Pilota Eskolako gazteen arteko lehia jokatuko da: Zamora-Barbero gazteak Enparan-Bereauren kontra arituko dira.

Sarrerak Jai Aliven webgunean, Arma Plazan, Hendaiako Turismo bulegoan edo Jostaldi Pilotalekuan bertan eros daitezke 10 euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.