
Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuta egongo da, atzo hasi eta lau astez, Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Trafikoak Zuberoa jatetxetik sartu, eta Bidezarratik atera beharko du, norabide bakarrean. Orma etxean egin beh...

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Fanderiako igerilekua itxita egongo da hamalau egunez: astelehenetik hilaren 23ra. Horren arrazoia osasun araudiak agintzen duen garbiketa egitea da. Igerilekua erabat hustu eta garbituko dute, eta horrez gain,...

Etzitik igandera egingo duten Hondarribia Blues Festival jaialdiaren zazpigarren ekitaldia dela eta, Bentako aparkalekua itxi egin dute. Larunbatean, besteak beste, Robert Cray eta Eric Sardinas musikarientzako agertoki nagusia montatu zuten. Gainera, ...

Hilaren 12tik 15era ospatuko duten Hondarribia Blues Festival jaialdia dela eta, Bentako aparkalekua itxi egingo dute bihartik. Bihar, eskenatoki nagusia montatuko dute. Datorren astean, Apezpiku plaza kontzertu gune izango da eta astearen erditik aurrera aldaketak egingo dituzte plaza inguruko aparkalekuetan.

Jaizkibel mendiko sarbideak auto gidarientzat irailaren 31a arte itxi egin dituzte. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora he...

Matxin Artzu kaleko lanak direla eta, larunbatetik eta astebetez, Itsas Etxeko anbulatorio aurrean dauden komertzioetara ezingo da sartu. Beraz, zonalde horretako dendek ateak ixtea erabaki dute.Izan ere, lanengatik bertako espaloi osoa ezin izango dute erabili herritarrek, eta ondorioz, kalea itxi egingo dute oinezkoentzako. Aste Santura arte, Portuko elizaren aurrean hasi eta Matxin Artzu kalearen amaierara arte egingo dituzte lanak, Zuloaga kalearekin bat egiten duen gunera arte. Bilduren iritzia Gauzak horrela, hiritarren partaidetza nabarmendu du Hondarribiko Bilduk. «Bilduk zoriondu nahi ditu Matxin Artzu kaleko dendariak, inolako arazorik sortu gabe, bertan lanak egiten ari diren enpresa eta langileekin, otsailaren 4tik 11ra dendak itxita edukitzeko akordiora iritsi direlako». Dendariek, enpresa eta langileekin akordioa lortu ondoren, horren berri udalari berri eman, eta udalak neurria onartu zuen. «Bilduk berriz ere adierazi nahi du hiritarrei parte hartzeko bide emanez gauzak askoz errazago konpontzen direla. Hondarribiko alkateak eta gobernu batzordeko kideek, dirudienez, ez dute oraindik hori ulertu», adierazi dute.

Hondarribiko Udal Liburutegira doan errepidea 09:00etatik 17:00ak arte itxiko dute biharko egunez.

Santiago kaleko lanen eraginez itxiko dute kalea. Itxiera hilaren 15etik 17ra izango da.

Behobiarako eta Bilboko noranzkoan itxita egongo da ordainlekua. Berritze lanak egin behar dituzte.

Kalteak ekiditeko datorren astelehenetik ostiralera (hilaren 10etik 14ra) prebentzio lanak egingo dituzte. Sokoako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino doan errepidea itxita egongo da.

Behar teknikoak eta mantentze beharrak direla eta, aretoa itxiko dute behin-behinean. Aurreikusita zegoen erakusketa bertan behera geratu da.

Bihar gaueko 21:00etatik igandeko 17:00ak arte itxita egongo da Katea Aireportua ordainlekua. Bitartean, Behobiako irteeran edo Oiartzungo 11. irteeran atera beharko dute ibilgailuek.