Zuloaga Etxeko lanengatik Kale Nagusia itxita, bihar
Hondarribiko Udal Liburutegira doan errepidea 09:00etatik 17:00ak arte itxiko dute biharko egunez.

Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez bihar goizean itxiko dute Kale Nagusia eta ez dute arratsaldera arte zabalduko. Zehazki, 09:00etatik 17:00ak arte itxiko dute errepidea, Zuloaga Etxeko teilatua birgaitzeko lanengatik.