Itsaskari Baita Klub Nautikoak, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiak eta Hondarribiko Udalak abiatutako jarduerei esker, Tazacorteko marinelak laguntzeko 15.000 euro bildu dituzte jada.
Hondarribiko Klub Nautikoak, Done Pedro Itsasgizonen Kofradia eta Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, La Palmako kaltetuen aldeko diru-bilketa egingo dute.
Hondarribiko Itsaskari Baitak Munduko Raceboard Senior Txapelketa eta Europako Txapelketa Absolutua hartuko ditu bihartik hilaren 14ra bitartean.
Hondarribiko Itsaskari Baita Klub Nautikoak antolatuta, asteburuan zehar lehiatuko dira belaontziak Txingudiko badian.
Itsaskari Baitaren historia 1969tik 2019ra bitartean errepasatzen du argitalpenak. Denera, 700 ale prestatu dituzte bazkide, kirolari eta klubeko kideen artean banatzeko.
Apirilera bitartean aurreikusitako ekitaldi bereziez gain, hiru estropada antolatuz osatuko ditu elkarteak ospakizunak.
Eguraldi ona egin arren, ez zuen haize nahikorik egin eta Ama Guadalupekoa Bela Arineko estropadak ezerezean gelditu ziren azkenean.
100 haur inguruk parte hartu dute Hondarribiko nautikoko Gabonetako II. Haur Margo Lehiaketa Solidarioan.
Hondarribiko Itsaskari Baitak gabonetako haur margo txapelketa antolatu du hilaren 25erako. Marrazkiak Greziara bidaliko dituzte, haur errefuxiatuei emateko.
Kasino Zaharrak eta Bela Eskolak Itsas Bataioak antolatu dituzte
Hondarribiko Udalaren laguntza izan du klub nautikoak ontzi berria erosteko. 'Batallau' izena jarri diote.
Gizonen Garatu taldea eta emakumeen Decoexsa botea dira omendutakoak; iaz eskuratutako emaitza onak direla-eta zoriondu ditu tokiko gobernuak.