Adin mugarik ez itsasoratzeko

Kasino Zaharrak eta Bela Eskolak Itsas Bataioak antolatu dituzte

Kasino Zaharra bela eskola

Bela eskolaren ikastaro bat

Itsasoratzeko adin mugarik ez dagoelako, Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak Itsas Bataioak antolatu ditu jubilatuentzako. Itsas Baitak eta Bela Eskolak lagunduta, apirilean eta maiatzean belaontziak gidatzeko ikastaroak egingo ditu Kasino Zaharrak. Astero egingo dituzte ikastaroak, 11:00etatik 13:00etara; San Juan de Dios biribilgunetik abiatuko dira. Interesdunek Kasino Zaharrean bertan eman behar dute izena, bulegoko ordutegian, astelehen, asteazken eta ostiralean, 10:30etik 12:00etara. Bi baldintza baino ez dituzte bete behar, igeri egiten jakitea eta arropa erosoa eramatea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.