
'Musika modernoan murgiltzeko harizko musika tresnentzako ikastaroa' proiektuarekin gailendu da. Orain, zortzi hilabete izango ditu lana gauzatzeko.

Maiatzaren 15era bitarte, 2026-2027 ikasturtean Musika eta Dantza Eskolan eta Kontserbatorioan sartzeko proban matrikulatu daitezke.

Asteazkenean, hilak 29, Belaunaldien Arteko Elkartasun eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatuko dute eta horren baitan egitaraua aurkeztu dute.

Urteroko antzerki tailerrez gain, ostegun honetan, hilaren 12an, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek kontzertua eskainiko dute Oiasson.

Girabira egitasmoaren urteko azken saioa egingo da igande honetan, musika ardatz. 'Txikimusika' jarduerak Mendibil parkea hartuko du 12:00etatik aurrera.

Datozen egunetan musika emanaldia, bisitak, erakusketak eta beste hainbat jarduera egongo dira Oiasso Museoan. Maiatzaren 1ean ere zabalik egongo da.