
Otsaileko osoko udal bilkuran, 2021. urtean onetsitako aurreko bertsioa eguneratu du udalak, edukiak berritu eta koordinazioa indartuko dute.

Protokolo horren bidez, erantzun publiko instituzionala emango die udalak eraso matxistei, "behar bezalako arreta eta erantzun publikoa" emanez.

San Juan eta Urdanibia plazetan jarriko dituzte arreta guneak; bestalde, 607 07 02 02 telefonoak 24 orduko arreta izango du.