
Iragan larunbatean omenaldi bikoitza izan zen Hondarribiko Klub Nautikoak antolatutako bela estropadan. Munduko txapelketatik etorri berri den Olazabal eta urte luzez klubean aritutako 'Maiko' omendu zituzten hondarribiarrek.

Itsaskari Baitaren historia 1969tik 2019ra bitartean errepasatzen du argitalpenak. Denera, 700 ale prestatu dituzte bazkide, kirolari eta klubeko kideen artean banatzeko.