hondarribikogazteasanblada

[Bideoa] Butroi pasealekuko istiluen harira oharra plazaratu du gazte asanbladak

Gazteek adierazi dutenez, ertzainek "bortizkeria osoz" jardun zuten kai zaharrean bildutakoak bertatik botatzeko; atxiloketak izan zirela ere adierazi dute.

Zaldunborda Gelditu plataforma protestan udaletxearen kanpoaldean.

Gaztetxea eta Zaldunborda ere izan dituzte hizpide osoko bilkuran

Bi gaiekin lotutako galderak egin zituen Abotsanitzek; bien bitartean, gazte asanbladako kideak eta Zaldunborda Gelditu plataformakoak udaletxeko atarian elkartu ziren eta koplaka egin zuten protesta.

Desalojoaren ondoren gaztetxearen alde elkarretaratu dira herritarrak Gipuzkoa plazan.

Egiluz jauregia herriarena dela beste behin aldarrikatu dute

Hamarnaka lagun elkartu ziren atzo iluntzean gaztetxearen aldeko jarrera erakusteko asmoz. Ertzaintza bertaratu eta gutxienez bi herritar identifikatu zituen.

Hondarribiko gazteak Egiluz jauregitik bota ditu Ertzaintzak. Eraikina elizaren esku geratu da berriz ere.
Egiluz jauregia artxibategia

«Zintzotasun falta» leporatu diote gaztetxeko kideek udal gobernu taldeari

Gazteekin bildu baina ordu batzuk lehenago tokiko gobernuak bere postura publiko egin izana horren adierazle dela dio taldeak.

Azalean jartzeko! Dozenaka elkartasun argazki jaso ditu Hondarribiko Gaztetxeak azken bi asteotan.

Ehunka elkartasun argazki jaso ditu Hondarribiko Gaztetxeak

Hilaren 8an eman zuten Egiluz jauregia husteko aginduaren berri. Geroztik, hamarnaka herritarren babesa jaso dute gazteek.

Hondarribiko Gaztetxea. Egiluz jauregia.

Egiluzen bildutako ilusioak

Elizak zabaldutako prozeduraren gainetik, 2020. urteari begira jarri dira gazteak dagoeneko. Auzibidearen inguruko ezjakintasuna medio, dinamika berarekin jarraitzea erabaki dute.

Gazteak lehenengo prozedura judizialaren harira epaitegiaren atarian egindako elkarretaratzean.

Gaztetxearen aurkako bigarren auzi judiziala ireki dutela salatu dute

Elizak zabaldu du Egiluz jauregia berreskuratzeko prozedura. Kaleratze arriskuan daudela agerian utzi dute eta horren kontrako mobilizazioak iragarri dituzte.

Bertso saioko kartela.

Bertso saioa antolatu du gazte asanbladak ostiralerako

Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute Soroetan antolatutako saioan.

Olinpiadak. Parodia. Ur karruxa

Datorren astelehenera arte eman daiteke izena Inauterietako parodian

Arma plazan finkatu dute gazteek parodiarako hitzordua, hilaren 21ean, 21:00etatik aurrera.

Gehiago