
Alarde egunean bere burua kontrolatu behar izan zuela esan du alkateak: "Egoera jasangarria bizitzeko atzera urratsa egin behar izan dut".

22. konpania izateko proposamenak ez duela erantzunik jaso salatzeaz gain, konponbiderantz urratsak egiteko laguntza eskatu du konpainia parekideak agerraldian.

Adierazpen instituzionalarekin bat ez egitea ere erabaki du koalizio abertzaleak; 25 urtez «bazterketa bortitza» babestu izana leporatu dio EAJren gobernu taldeari.

2018ko alardeko gertakarien harira, irailaren 10eko mezan egindako adierazpenek jasotako erantzunak kargua uztera eraman zuten Bitoriano Etxabe apaiza. «Sufrikarioa» besterik ez zuela antzeman adierazi du.

Emakumeak alardera jauzi egin zuten 25. urteurrena bete dute aurten Hondarribian eta Irunen. Ixabel Alkain eta Mertxe Tranchek horren irakurketa egin dute 'Berria'-n.

Mende laurdena igaro ondoren eta blokeo egoerari aurre egiteko helburuarekin, 2022an 22. konpainia izateko proposamena egin du talde parekideak.

2018ko irailaren 8ko gertakariek Eusko Legebiltzarraren aho bateko kondena eragin eta gero, txosten bat sortzeko eskaria jaso zuen Emakundek. Alardeen gatazken ikuspegia zabaltzea da xedea.
![Garbiñe Biurrunek eta Arantxa Urretabizkaiak ere parte hartu dute ikus-entzunezkoan [Irudia: J.R.Poveda].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/02/urreta-900x563.jpg)
Jaizkibel konpainiak bidelagun izandako Kattalin Miner, Itziar Ituño, eta Garbiñe Biurrun elkarrizketatu ditu ‘Aurrera egin badugu’ dokumentalean. Borroka ezberdinen arteko eragina islatu dute.

'Ane, Naiara eta Maria Jesus' izenburupean, alardearen inguruko sentimenduak partekatzeko topaketa berria argitaratu du gazte taldeak.

Guztion Alardeak bere burua ezagutarazi zuela lehen urteurrena bete da aste honetan. Baikor baloratu dute orain artekoa, nahiz eta elkarrizketarako baldintzak ez ematea deitoratu duten.
![Dokumental bat grabatu du konpainia parekideak [Irudia: Jaizkibel konpainia].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/02/jaizkibel.jpg)
Sare sozialen bidez eman du ikus-entzunezkoaren berri konpainia parekideak. Aurki zabalduko dituztela xehetasun gehiago adierazi dute.