
31. Euskal Azoka egiten ari dira gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Goiza eder joan da; arratsaldean, askoz gehiago.

'Ekin. Zaindu. Bizi.' lelopean banatuko dituzte bihar Hondarribian, eta etzi Irunen.

Larunbatean jokatu zen Hondarribian Gipuzkoar Erako Euskal Herriko VII. Txapelketa Nagusia. Esnaolaren garaipenaz gain, Ane Jaunarena hirugarren izan zen.

Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran, Abotsanitz eta EH Bilduren babesarekin, 34.998.615 euroko aurrekontua onartu zuen Udalbatzak, eta behin behinean onartu zen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantza.

Euskararen Kriseilua Hondarribiko hiru eskoletan banatu da. LH3ko haurrek kriseilu bat eraman dute etxera, eta pizterakoan, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, bakoitzak ahal duen moduan.

Ekainaren 20an hasi zen martxan Hondarribia eta Irun, Donostiako ospitale nahiz Miramonekin lotzen dituen Lurraldebusen linea.

Gaur (hilak 13, osteguna) enpresa berriarekin hitzarmen kolektiboa sinatu, eta Hondarribiko lorezaintzako bost langile azpikontratatuek bukatutzat eman dute 26 eguneraino luzatu den greba.

Atzoko Behobia-Donostian 164 hondarribiar iritsi ziren Donostiako Bulebarreko helmugara. Horien artetik Marta Gomez eta Beñat Bengoetxea azkarrenak.

Udal administrazio "sendo eta eraginkor bat" garatzea da udalaren asmoa. Orain artean 37 lanpostu egonkortu ditu Hondarribiko Udalak 2024az geroztik.

Parte hartzaileek 21.097 metro burutu zituzten. Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazan bukatu zen lasterketa. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten.

Ostiralean hitzaldia izango da, eta larunbatean bisita gidatua. Biak ala biak doakoak izango dira.

Udalbatzak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua oroimen leku katalogatzeko eskaria egitea.

Bakarne Atxukarrok eta Izaskun Zubialdek idatzitako lan bana aurkeztuko dituzte, itsas kulturari balioa emateko eta itsasoko egungo eta etorkizuneko belaunaldien arteko harremana estutzeko.

Aurrez aurreko zerbitzurik egongo ez bada ere, harremanetarako ohiko beste bideak erabilgarri jarraituko dute.

Abenduaren 11 eta 18ko arratsaldetan egingo dute tailerra, Zuloaga Etxea liburutegian, 18:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 15era arteko epea izango dute hondarribiarrek eta herriko elkarteek planaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera.

Programazioak ekintzailetzan hasi berri direnei prestakuntza praktikoa eta laguntza eskaintzea du helburu.

Udal gobernuak 408.000 euroko balioko bederatzi onartu dituela onetsi, baina beste guztiak alboratu dituela salatu du PSE-EEk.

Euskal dantza txapelketa herriko Itsas Etxeko Auditoriumean egingo dute datorren larunbatean, 18:00etan hasita.

Desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten pertsonei zuzendutako ekimena aurkeztu dute Hondarribian.