
HaurARTEanek antolatuta, eskola-jazarpenaren gaia landuko dute, jokaerak detektatzeko tresnak eta hizkuntza-ingurune seguruak nola sortu azalduko dute.

Ahalduntze Eskolaren baitan, Laura Ramudok eta Julia Herrerok 'Loaren higienea' tailerra antolatu dute, lehenengo saioa bihar, hilak 12, izango da Emakumeen Etxean.

Martxotik ekainera bitarte, ikuspegi iraultzaile eta kritikoa duten sei jardunaldi antolatu dituzte Toki Alai Ikastetxean eta Lakaxita gaztetxean.

'Ostegunetan Oiassora' zikloaren urteko lehenengo saioa izango da, eta Eva Tobalina Oraá Antzinako Historian doktoreak hitzaldia emango du, hilaren 29an.

'Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean' hitzaldi zikloko hirugarren hitzordua izango da hilaren 13koa. Argaltasunaren atzean dauden interes ekonomikoak izango dituzte hizpide.