Butroi pasealekuan bizikletak ibiltzeko debekuaren aurka agertu dira dozenaka herritar batetik, eta neurria «jakinarazi» eta «kontsultatu gabe» hartu duela gobernu taldeak salatu dute merkatariek, bestetik.
Ia bost milioi euro bideratuko ditu udalak aipatutako sailetara; 2021eko udal aurrekontuen laugarren aurkezpen saioa izan da gaurkoa.
HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuaren iazko balantzea aurkeztu dute gaur Pedro Alegre Gizarte Informazioaren ordezkaria eta Izaskun Larrarte zerbitzuaren zuzendariak.
HAPOa herritarrekin erabaki ordez promotoreekin adosten ari direla salatu EAJk. Gainera, Abotsanitzek "eraldaketa" zin egin bazuen ere, "jada aurreikusita zeuden soluzioetatik harago ezer berria ez proposatzea" leporatu diete jeltzaleek.
Irundarren "ongizatean" begirada jarri eta aurreikusten den "egoera korapilatsuaren ondorioak" arindu nahian, bi neurri proposatu dituzte jeltzaleek.