BAZek 85.771 irundarri eman die zerbitzua 2013an

BAZen bulego berria

BAZen bulego berria

Irungo Udalaren Bezeroen Arreta Zerbitzuak (BAZ) 85.771 irundarri eman zien zerbitzua iaz, 2012an baino %7,2 gehiago. Egin diren atentzioen kopurua ere handitu da, 118.190ra iritsi arte (2012an baino %9,5 gehiago). Horrela, datuon gaineko irakurketa egiterakoan, Pedro Alegre Hiritarren Parte Hartze eta Informazio ordezkariak esan duenez, gorakadaren arrazoietakoa izan da zerbitzuaren kokaleku berria, “zerbitzua hobetzen asko lagundu digu horrek. Gainera, orain bulegoa udalekoa da, eta horrek diru aurrezpena suposatu du”. Aurrez aurreko zerbitzuaz gain, makinak edo terminalak ere jarri dituzte BAZen egoitza berrian, eta horren bidez besteak beste errolda agiriak lortu, edo hainbat ordainketa egin ahal izan dituzte herritarrek; horrek ahalbidetu du bulegoaren ordutegia 08:00etatik 22:00etarakoa izatea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.