
Hiriko hainbat talde eta eragilek deialdi bateratua egin dute gaur (ostirala) arratsalderako. Irungo Udalari Henry Mendezen kontzertua bertan behera utz dezala eskatuko diote.

Alderdi moreak kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziari "Rafa Mir futbolariari publikoki babesa" emateagatik eta kontzertu batean "ezkertiarrekiko gorrotoa" adierazteagatik.

Hainbat erakunde eta eragilek deitutako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, San Juan plazan. Ernaik bat egin du mobilizazioarekin.