
'Zinema haur, gazte eta helduentzat' egitasmoaren baitan, apiriletik abendura bitarte euskarazko filmak proiektatuko dituzte Mendibilen.

Badia eskolako helduen antzerki taldeak bere lehen emanaldia egingo du bihar Pasai Antxoko kultur etxean. 19:00etatik aurrera, Zintzozofrenia antzezlana taularatuko dute.

Arroxa+urdina=morea izenburupean ipuinak kontatuko dizkie helduei Maite Franko ipuin kontalariak. Generoaren inguruko ipuinak izango dira Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko dituenak, gaur, 19:00etatik aurrera. Orain hilabete batzuk ere Oiartzunen izan zen Maite Franko eta HITZAri eskainitako elkarrizketan zioen helduak ipuin beharretan zeudela. Irakurri hemen ipuin kontalari bidasoarrari egindako elkarrizketa.