Generoaren inguruko ipuinak kontatuko ditu Maite Frankok, helduei

Maite Franko

Maite Franko

Maite Franko ipuin kontalariak helduak izango ditu parez-parez, haiei zuzendutako saioa izango baita ostegunean (apirilak 3). Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 19:00etan hasita. Frankok generoaren inguruko ipuinak kontatuko ditu Arroxa+urdina=morea izenburupean. Orain hilabete batzuk ere Oiartzunen izan zen Maite Franko eta HITZAri eskainitako elkarrizketan zioen helduak ipuin beharretan zeudela. Irakurri hemen ipuin kontalari bidasoarrari egindako elkarrizketa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.