Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskarazko 20 film proiektatuko dituzte datozen hilabeteetan

'Zinema haur, gazte eta helduentzat' egitasmoaren baitan, apiriletik abendura bitarte euskarazko filmak proiektatuko dituzte Mendibilen.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/20

Beste urte batez bueltan da Zinema haur, gazte eta helduentzat egitasmoa. Aurten, gainera, apirilaren 26an hasi eta abendura bitarte, euskarazko 20 film proiektatuko dituzte Mendibilen. Euskarazko kultur kontsumoa indartzeko egitasmoa, urte osora zabalduko dute. Orain arte, soilik hilabete batzuetan proiektatu dituzte filmak, baina aurten euskarazko kultur kontsumoa indartzeko egitasmoa luzatzea erabaki dutela adierazi du Josu Iguiñizek, Euskara ordezkariak. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenen bitartez.

Hainbat generotako filmak proiektatuko dituzte, eta aurkezpenean azpimarratu dute gehienak 2024, 2025 eta 2026 urtean estreinatutako filmak direla. Haur eta gazteentzat ez ezik, helduek eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek ere euskarazko filmez gozatzeko aukera izango dute. “Programari jarraipena emateaz gain, aurten, pelikula kopurua handitu eta areto zabalago batean eskainiko dugu, gazte gehiagori filmaz gozatzeko aukera emanez”, adierazi du Iguiñizek. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako irisgarri egiteko, saio guztietan argi urdin leun bat jarriko dute eta bolumena puntu erdi bat jaitsiko dute.

Haur eta gazteen filmak 16:00etan proiektatuko dituzte; eta helduenak, aldiz, 18.00etan. Sarrera doakoa den arren, gonbidapenak eskuratu beharko dituzte. Proiekzio astean asteleheneko 14:00etatik ostiraleko 14:00ak arte eskuratu ahalko dituzte udal atarian, sarrerarik geratzekotan zinemako txarteldegian hartzeko aukera egongo da filma hasi baino orduerdi lehenago. Pertsona bakoitzak film bakoitzeko gehienez lau sarrera hartu ahalko ditu.

Hona hemen datozen hilabeteotan proiektatuko dituzten filmen egitaraua:

Haur eta gazteentzako filmak (16:00etan)
– Apirilak 26: Kayara. Inka gerraria (2025).
– Maiatzak 10: Tigre galdua (2025).
– Maiatzak 17: Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa (2025).
– Ekainak 7: Looney Tunes, Lurrak eztanda egin zuen eguna (2024).
– Ekainak 14: Superheroein familia (2022).
– Ekainak 21: Baba Yaga eta sorginkerien liburua (2026).
– Irailak 20: Izurde Mutikoa (2022).
– Irailak 27: Sari Nagusia Ziztu Bizian (2025).
– Urriak 4: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea (2026).
– Urriak 25: Barrakundearen altxorra (2025).
– Azaroak 15: Hartz-atzapar kanpamendua (2025).
– Azaroak 22: Ochiren legenda (2025).
– Abenduak 13: Oilaskoerbia eta Marmokaren sekretua (2026).
– Abenduak 27: Supercharlie (2025).
– Abenduak 29: Dragoi-jagolea (2024).


Helduentzako filmak (18:00etan)
– Maiatzak 24: Gaua (2025).
– Irailak 13: Lurdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako (2025).
– Urriak 18: Azken erromantikoak (2024).
– Azaroak 8: Dekoratua (2025).
– Abenduak 20: Kantauri (2025).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.