'Zintzozofrenia' antzezlana, bihar, kultur etxean

Badia eskolako helduen antzerki taldeak bere lehen emanaldia egingo du bihar Pasai Antxoko kultur etxean. 19:00etatik aurrera, Zintzozofrenia antzezlana taularatuko dute.

Badia eskolako helduen antzerki taldeak bere lehen emanaldia egingo du bihar Pasai Antxoko kultur etxean. 19:00etatik aurrera, Zintzozofrenia antzezlana taularatuko dute. Otsailean hasi zen lanean Antxoko helduen antzerki taldea, Iñigo Ortegaren zuzendaritzapean. Antxo nahiz eskualdeko hainbat belaunaldietako antzerkizaleak batu dira taldean. Biharkoa publiko aurrean egiten duten beren lehen agerraldia izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.