gatazka

2.000 herritarrek egin dute bat alardearen konponbidearen alde

Guztion Alardeak azken bi hilabeteetan aurrera eramandako 'Konponbidearen Alde' egitasmoari bukaera eman zion atzo udaletxean. Bildutako sinadurak udal ordezkariei eman zizkieten konponbidearen alde urratsak egiten jarraitzeko.

Maila handia IX. San Martzial Squash Sarian

Parte hartzea handia izan da, eta jokalarien squash gaitasunak, bikainak. Hala ere, udalarekin gatazkan jarraitzen dutela baietsi du klubak, eta beren espazioa eta beste klubekiko begirune bera aldarrikatzen dituzte.

Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren Eliz Parrokia.

[Erreportajea] Irtenbidearen alde egindako ahaleginagatik sarituko dute Etxabe

2018ko alardeko gertakarien harira, irailaren 10eko mezan egindako adierazpenek jasotako erantzunak kargua uztera eraman zuten Bitoriano Etxabe apaiza. «Sufrikarioa» besterik ez zuela antzeman adierazi du.

Guztion Alardea mugimenduko kideak aurkezpenean, Gernikako Arbolan.
ALARDEA

"Hondarribiko emakume bakar batek alardean modu batean zein bestean dela parte hartzeko nahia badu, eskubide osoa du"

Norbanako herritarrak batu zituen Guztion Alardea mugimenduak atzo Gernikako Arbolan egindako agerraldian; gatazkaren konponbidean eragile aktibo gisa jokatu nahi dute.

Bizikidetza programak abiatuko dituzte Hondarribiak, Irunek eta Errenteriak aldundiarekin

Giza eskubideen, bizikidetzaren eta memoria historikoaren arloan aurrerapausoak emateko xedearekin, bizikidetza sustatzeko programa bat osatu du aldundiak eta lurraldeko hamahiru herrialdetan gauzatuko dute, haien artean, Hondarribia, Irun eta Errenteria-Orereta.

admin
Gehiago