Soldata Beasaingo CAFeko garbitzaileenarekin parekatzea eskatzen dute.
Garbiketa enpresaz aldatuko du CAFek, eta negoziazio prozesu betean harrapatu ditu aldaketak.
Negoziazio mahaiko kideek jarrera «immobilista» dutela salatu dute langileek, eta ondorioz, hiru egunez greba egiteko erabakia hartu dute. Hamaika dira hobetzeko dauden lan baldintzak.
Negoziazioek ez dute aurrera egin eta apirilaren 29, maiatzak 4 eta 5ean greba egingo dute ELA Sindikatuaren babesarekin.
Udal eraikinetako garbitzaileen eta kalekoen arteko oinarrizko soldatan arrakala existitzen dela salatu du ELA sindikatuak. Hondarribiko Udalak azpikontratatutako ISS enpresa arduratzen da zerbitzuaz.
Gizon eta emakumeen arteko oinarrizko soldatan %5,25eko arrakala dagoela ezagutarazi du ELAk; udalaren eta ISS enpresaren erantzun falta salatu eta mobilizazioak iragarri ditu sindikatuak.
Arratsaldean San Pedro kalean manifestatuko dira, eta hurrengo greba egunak, maiatzaren 4 eta 5a izango dira.
Grebak Errenteriari, Iruni eta Hondarribiari eragingo dio. Pasaiari ez, eta Oiartzun eta Lezori buruzko daturik ezin izan du bildu HITZAk.
Soldatak izoztuta edukitzea eta lan orduak murriztea izan dira mobilizazioak hasteko arrazoiak.