Hilaren 19an omenaldia egingo diete kazetariari eta Alfonso Sastreri Itsas Etxean, 19:00etan, ate irekiekin. Hainbat irakurraldi eta proiekzio egingo dituzte, haien artean Marat-Sade-ren jatorrizko bertsioko ezagutu gabeko bat.
Nire arrebak eman zidan arrastoa, nik ez nekin ezer, baina Operación ogro liburua, euskal gatazkak inoiz eman duen kazetaritza lanik inportanteena dudarik gabe, Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarrak (Nobel saria irabazitakoak) idatzi nahi izan zuen liburua izan zen. LANDER GARRO
Eva Forestena da Carrero Blanco hiltzeko ekintzaren kontakizuna. Izengotiarekin sinatu zuen, baina liburuak argia ikusi aurretik atxilotu eta heriotza zigorra eskatu zuten berarentzat. Amnistiarekin irten zen libre eta Hondarribian bizitzea erabaki zuen.