Foresten eta Sastreren bizitza eta lanak errepasatu zituzten
Eva Forest eta Alfonso Sastre omendu zituzten atzo arratsaldean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Forest duela zazpi urte hil zela gogora ekarri, eta Sastreren 88 urtebetetzea ospatu zuten. Ekitaldian Carlo Frabetti, Nikolas Aldai, Koldo Ortega eta Fito Rodrigezek parte hartu zuten, besteak beste, eta Sastreren eta Foresten obrak irakurri zituzten txalapartaren doinuen laguntzarekin.
Horrekin batera, bikotearen bizitzaren inguruko diagrama bat eta hainbat irudi eskaini zituzten. Ostiralean ekitaldiko kronika argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, papereko edizioan.