Zaragozako Zuerako espetxean dago orain eta Eusko Jaurlaritzak erabakitzeke du zein espetxera lekualdatuko duten.
Gaur (asteartea) elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan Fermin Vila presoaren kontrako epaiketa salatu, eta hari babesa azaltzeko.
Hilaren 20an hil zen Fermin Vila presoaren aita. Hilaren 22an izan ziren hileta elizkizunak, eta egun horretan Picassenteko espetxetik Zaballarako (Araba) bidea hasi zuen. 26an iritsi zen Gasteiz ondoko presondegira, aitarekin egoteko aukerarik izan gabe.
Ostiralean espainiaratu zuen Erresuma Batuak Fermin Vila Fermo preso irundarra. Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku gelditu zen euskal presoa, eta momentuz, bere aurkako karguak zeintzuk diren argitu ez badute ere, tokiko zenbait mediok Soto del Realeko espetxean dagoela adierazi dute.