Fermin Vila irundarra epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean

Gaur (asteartea) elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan Fermin Vila presoaren kontrako epaiketa salatu, eta hari babesa azaltzeko.

fermin.vila.elkarretaratzea

Fermin Vilaren askatasuna eskatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian

Fermin Vila Fermo preso irundarra epaitzen ari dira egunotan Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat, 2001ean Madrilen lehergailu bat jartzea egotzita. Atzoko auzi saioan, bere alegatua euskaraz egiten hasi zen, baina epaileak hizketaldia etenarazi egin zuen. Epaiketaren kontra eta presoaren alde elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, San Juan plazan. 2010eko ekainean atxilotu zuten Vila, Belfasten. Lau urte beranduago, 2014an, Espainiako Estatura eraman egin zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.