
Bidean indarkeria matxista pairatu duten emakumeei gune seguru eta intimoa izateko proiektua da. Bigarren urtez, Emma Larreta Irunen izango da hainbat saio dinamizatzen.

Familiek egungo kokapenarekin kezkak dituzte, haien ustez, familien topaguneak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen.

2016 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrek izena eman ahalko dute udalekuetan; aurten ere, bi txanda egingo dituzte.

'Familia ta Lagun' programaren baitan, 4 eta 11 urteko haurrek aukera izango dute egurrezko txotxongiloak eraikitzeko Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan.

Bueltan dira HaurARTEan programako hitzaldiak eta tailerrak, eta Irungo familiek haurren hazkuntzari buruzko jarduerak izango dituzte martxotik maiatzera bitarte.

2-8 urteko haurrak dituzten familiek euskara normalizatzea helburu duen programan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 13ra arte.

Markeliñe konpainiak ostiral honetan lan berria aurkeztuko du, hilaren 6an, 18:00etan. Sarrerak udal webgunean eskuratu daitezke, 5,65 euroan.

Familia ta Lagun programaren bosgarren saioa sukaldaritzari buruzkoa izango da. Gaurtik eman daiteke izena.

Familia Ola programarekin Albaolara egingo dute txangoa, inauterietako maskarak egingo dituzte eta zentzumen tailerra ere egingo da.

Igandean, 11:00etatik 13:00etara, kirolak hartuko du Colon ibilbideko erdigunea. Atletismoa, tenisa, saskibaloia eta xakea egongo dira.

Nerabeek sare sozialekin duten harremana eta familienganako eragina aztertuko dute hainbat adituk. Gazteria udal departamentuak antolatu du, ikastetxeekin burutzen ari den lanaren barruan.