Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Datorren astean irekiko dute Solas Jolas udalekuetan izena emateko epea

2016 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrek izena eman ahalko dute udalekuetan; aurten ere, bi txanda egingo dituzte.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/02/24

Udararako hilabeteak falta diren arren, Irungo Euskara zerbitzuak aurtengo Solas Jolas udaleku irekiak aurkeztu ditu. Beste urte batez, 2016 eta 2021 urteen arteko haurrek aukera izango dute udalekuetan parte hartzeko. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako sei mailatako ikasleek, hain zuzen. Izena emateko gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte, hala nola, Irunen erroldatuta edota hiriko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, eta euskara hutsean edo euskaraz eta erdaraz ikastea. 

Josu Iguiñiz Euskara zerbitzuaren ordezkariak udalekuek euskara sustatzeko duten garrantzia nabarmendu du aurkezpenean. “Udako oporretan ere euskaraz aritzera, euskaraz jolastera, lagun arteko harremanak euskaraz izatera eta hizkuntzaren erabilera hobetzera animatu nahi ditut”, gaineratu du. Aurten bi txanda antolatu dituzte: lehenengoa, uztailaren 3tik 30era, eta bigarrena, abuztuaren 4tik 31ra.

Datorren astean, izena emateko epea irekiko dute, eta martxoaren 2tik martxoaren 13ra bitarte aurreizenematea egiteko aukera izango dute, webgune honetan. HAZen, Kateako eta Anakako udal autozerbitzuko terminaletan, Palmera Monteron, Alhondiga Belaskoenean eta San Migeleko Helduentzako eremu sozialean ere aukera izango dute familiek izen ematea bertatik bertara egiteko.

Martxoaren 30ean onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte, eta apirilaren 15era bitarte, erreklamazioak aurkezteko epea izango dute familiek. Behin betiko zerrendak apirilaren 13an zozketatuko dituzte, 10:00etan. Zozketaren emaitzak egun berean jarriko dituzte Irungo Udal Atarian, 15:00tatik aurrera. Bertan, izen emateko hitzorduak zehaztuko dira, apirilaren 27tik maiatzaren 8ra bitarte egingo direnak. Zalantzak argitzeko irun@euskara.org helbide elektronikoa eta 943 50 51 52 zenbakia jarri dute.

Iaz ere Solas Jolas udaleku irekiak bi txanda izan zituen, eta bertan 574 haurrek parte hartu zuten. Lehenengo txandan, uztailekoan, 507 lagun izan ziren; eta abuztuko txandan, aldiz, 67. Haur horiek guztiek 83 hezitzaileen gidaritzapean izan ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.