'Gaixotasun psikikoa: zer egin dezake familiak?' hitzaldia bihar Altzibarren

Arraztalo elkarteak, hitzaldi sorta antolatu du maiatzera arte. Hilabetero, hitzaldi bat prestatzen dute. Urtarrilean, Gurutz Linazasoro neurologoak eta Inbiomed Fundazioko zuzendari exekutiboak, El cerebro en la salud y en la enfermedad hitzaldia eman zuen. Otsailean, Xabier Lertxundi psikiatraren txanda izan zen. Irungo Osasun Mentaleko Zentroko arduradunak, Gaixotasun psikikoa: botikaz gain zer? hitzaldia eskaini zuen. Martxoari dagokion hitzaldian, familiak zer egin dezakeen izango dute hizpide. Gaixotasun psikikoa: zer egin dezake familiak? izenburupean, Iker Arrizabalaga psikologoak eta Agifeseko (Gipuzkoako famili eta eri psikikoen elkarteko) esku-hartze familiarreko arduradunak, hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Arraztalok Altzibarren duen egoitzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.