euskarareneguna

[Erreportajea] Elkar besarkatuko dute bihar euskarak eta hondarribiarrek

Euskararen Eguna ospatzeko egitarau oparoa ondu du biharko Blagan elkarteak, egun osokoa. Jolasak, bertsoak, bazkaria, kontzertuak... «Herriari eta euskarari bizia» emango diote bihar hondarribiarrek.

Jaime Altuna, etnologoa

[Elkarrizketa] “Gehiago hitz egin beharko genuke helduei buruz”

‘Hizkuntzaren funanbulistak’ izeneko tesia publikatu berri du EHUko irakasle eta etnologo hondarribiarrak. Nerabeek eskolatik kanpo dituzten hizkuntza ohiturak aztertu ditu, haiekin.

Hondarribiko udaletxea

Euskararen Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala kaleratu du udalak

Alderdi guztiek sinatu dute adierazpena; "komunikazio eta jarduera eremu berrietan ere, naturaltasun osoz, dagokion tokia hartzea" dela erronka nabarmentzen du adierazpenak.

Mikel Sarriegi antzerki zuzendari eta irakaslea
MIKEL SARRIEGI. ANTZERKI ZUZENDARI ETA IRAKASLEA

[Elkarrizketa] «Irabazleek idatzi dute historia, eta horrekin haustea da helburua»

‘Butterfly Effect’ antzezlana taularatu du Sarriegik bertan behera geratu den Euskararen Asteburuan. Historia irabazleek kontatu dutela eta, gogoetarako aukera eskaini du hitzorduak.

Euskararen erabilera ez formalari bulkada ematearen alde egin dute udal taldeek

Udal talde guztiek bat egin dute Euskararen Eguneko adierazpenarekin. IKTetan tokia hartu eta erabilera ez formaletan euskarak jauzi bat egitearen alde egin du.

'Butterfly Effetc' Mikel Sarriegiren antzezlanaren irudia.

'Butterfly Effect' antzezlana mantendu du Blaganek astebururako

Blagan euskara elkarteak bertan behera utzi ditu Euskararen Astebururako aurreikusitako ekitaldiak, Mikel Sarriegi zuzendariaren antzezlana izan ezik.

"Begira ez geratzeko" programazioa antolatu dute Euskararen Egunerako

Abenduko lehen astean, bertsolaritza, antzerkia, kantu jira, mintzodromoa eta beste hainbat ekitaldi izango dira Irunen, euskarari bultzada emateko asmoz.

Anton Abbadia Sariaren entrega Arantxa Urretabizkaiari
EUSKARAREN EGUNA

Abbadia saria jaso du Urretabizkaiak

Idazleak haren ibilbidean zehar euskarari egindako ekarpena errekonozitu nahi izan du era honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Irungo udaletxea

Euskararen Egunerako adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek

Biharko Euskararen Egunaren harira, PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta PP taldeek irakurketa bateratua adostu dute.

Euskararen Eguna

Ahal Dugu: "Hizkuntzak komunikatzeko tresnak baino askoz gehiago dira"

Biharko Euskararen Egunaren harira, Irungo talde moreak erabileraren sustapenerako hartu dituen konpromisoen berri eman du gaurko agerraldian.

Blagan elkarteak 2017ko Euskararen Egunaren harira 'Itxeki Euskarari' martxan jarritako kanpaina

Euskararen Egunerako adierazpen bateratua kaleratu dute EAJ eta PSE-EEk

'Euskal hiztunon ahotsa, euskararen zabalbide' titulupean testu bat kaleratu berri dute oposizioko bi alderdiek.

Arma Plazaren euskarazko argitalpen guztiak, deskontuarekin

Euskararen Egunaren harira argitalpen guztiek %50eko deskontua izango dutela jakinarazi dute. Bestalde, abenduaren 14, 15, 16 eta 17an postu bat jarriko dute San Pedro kalean.

'Haurren aurrean, helduok heldu' aurkeztuko dute etzi.

'Haurren aurrean, helduok heldu' etzi, Kultur Etxean

Helduen hizkuntza praktiketan eragiteko helburuarekin Kike Amonarrizek eta Paula Kasaresek hitzaldia eskainiko dute.

Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena kaleratu du udalak

Biharko egunari begira HH eta LHko ikasleek euskarazko liburu sortak jaso dituzte, «aire zabaleko jarduerak antolatzea ezinezkoa denez».

'Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere' dokumentala

Nola eman oxigenoa euskarari Himalaian ardatz duen dokumentala emango dute

Euskararen Eguna dela-eta hamabi mendizale euskaldunek eta bederatzi sherpek partekatutako espedizioaren inguruko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, Itsas Etxean.

Gehiago