euria

2026ko 50 egunetatik, 43tan egin du euria

Urtarrilean sei izan ziren euri tantarik gabeko egunak, eta otsailean, oraingoz, bakarra.

Uholde arriskuagatik abisu horia Jaitzubia inguruetarako

Abisua ezarrita, zuhurtzia eskatu die bertan bizi direnei edo hara joan-etorria egin behar dutenei. 19:41an da itsasgora.

Euriak eta haizeak kalteak eragin dituzte Hondarribian

Haize bolarek sortutako kalteak izan dira gehien bat: lurrera eroritako teila zatiak, kalea oztopatzen zuen zuhaitz bat, tokiz mugitutako kontenedoreak...

Abisu horia ezarri du segurtasun sailak bihar eta etzi

Euria erruz eta etengabe bota dezakeela 36-48 orduan aurreikusi du segurtasun sailak, eta horrek, Kantauri isurialdean 24 orduan 60-80 litro metro kuadroko pilatzea ekar dezakeela bihar eta etzi artean.

Barkua hondoa jota

Barku txiki batek hondoa jo du Jaizkibelgo arroketan

Deia jaso eta gero, Gurutze Gorria eta Ertzaintzaren helikoptero bat atera dira erreskatea egitera, baina ez zen inor barkuan.

Asier Perez-Karkamo
Euria

Euriak ez du aparteko kalterik eragin Hondarribian

Bihar tenperaturak jaitsiko dira eta asteazkenean altuenak ez dira zerotik urruti ibiliko.

Asier Perez-Karkamo
Uholdeak Jaitzubian abisu horia

Asteazkenean abisu horia kostaldean, euriagatik eta olatuengatik

Etenik gabe egin dezake euria, eta Gipuzkoa ekialdean 60 litro baino gehiago pilatu daitezke Gipuzkoa ekialdean.

Asier Perez-Karkamo

Kamiseta gorriak, bustita

http://www.youtube.com/watch?v=wtRDo8X1E_I&feature=youtu.be

admin
Fenomena Rock 2017
Errepide moztua

[Bideoa] Bihar ez da azokarik izango, eguraldiagatik

Ikusi goizean Iterlimenen sortu den ur jauzi ikusgarria.

Asier Perez-Karkamo
Euria

[BIDEOA] Egoera zaila da Hondarribiko zenbait auzoetan

Euriteak zailtasun ugari eragin ditu gaur Hondarribiko zenbait auzoetan.

Asier Perez-Karkamo
Erribera Kosta

Erribera-Kosta prest dago euriteetarako

Erreka garbitu eta drainatu dute. Gaur eta bihar ikusiko da emaitza, euri asko espero baita.

Asier Perez-Karkamo
Eguraldia. Enbata. Galerna

Gogor sartu da enbata

Haize bolada handiak espero dira datozen orduetan Bidasoan, eta euri asko.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribiko Alardea 2016. Goizeko desfilea

[Galeria] Goizeko Alardea, iruditan

Desfilatzera atera direnek, espaloian lekua hartua zutenek, lan egitea tokatu zaienek, denek blai-blai bukatu dute aurtengo goizeko desfilea.

Asier Perez-Karkamo
Euskalmet abisu horia euria

Gaurko, euria, haizea eta olatuak

Euria Gipuzkoa ekialdean egingo du gehien, eta horri olatuen tamaina gehitu behar zaio, 4 metrotik gorakoak eguerditik aurrera

Asier Perez-Karkamo

Urez bete dira baratzeak

Itsasgorarekin hasi dira Hondfarribiko errekak gainezka egiten eta Kosta, Amute, Mendelu eta Jaitzubiko baratzeak urez betetzen hasi dira. Euria egiten jarraitzen du eta momentuz egoerak okerrera egingo du, landa eremu horietan behintzat.

admin

Itsasgoraren beldur

Faroko bideko luiziaz gain, asteburuko euriteek ez dute oraingoz kalte handirik eragin Hondarribian, baina itsasgoraren zain daude baserritarrak, marea jaistearekin ez baita baratza eta landetan pilatutako uraren maila jaitsi, "lurrak ezin du gehiago xurgatu", diote. Amute-Kosta eta Jaitzubiko ubide askok gainezka egin dute eta, euria geratzen ez denez, datozen orduetan baratza eremua urez gainezka gera daiteke. http://youtu.be/lE2j7Ven-q0

admin
Gehiago