
Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko korrikalariek ongi baino hobeto hasi dute denboraldia. Batik bat, Naiara Casi larratxoarrak. Espainiako Kopako lehenengo lasterketa irabazi zuen Ruka txakurrarekin, Zizur Nagusian (Nafarroa) hilaren 10 eta 11n egindako lasterketetan. Ez zuen zorte bera izan Urrotzen Iban Angulo lezoarrak. Hilaren 18 eta 19an jokatutako Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen Triziklo Mailan, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen lasterketan zehar hainbat arazo izan ostean. Lehenengo egunean txakur batek min hartu zuen, eta bigarrenean, hiru txakurrekin lehiatu zen, beraz. Eskualdera ere etorriko da lehia: urtarrilaren 27an, Donibanen; martxoaren 10ean, Errenteria-Oreretan, eta hil horren 31n, berriz, Oiartzunen. Denboraldiko probak Espainiako Kopa: Abenduak 2, Cercedilla (Madril, Espainia). Abenduak 15-16, Vallgorguina (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Urtarrilak 13, Liencres (Kantabria, Espainia). Urtarrilak 27, Donibane. Otsailak 17, Corrubias (Gaztela eta Leon, Espainia). Martxoak 3, Rodeiro (Pontevedra, Galizia). Gipuzkoako liga: Abenduak 9, Donostiako Txakurkrosa (Ulia). Urtarrilak 20, Zumaiako Txakurkrosa (behin-behinekoa). Urtarrilak 27, Jaizkibelgo Txakurkrosa. Otsailak 24, Tolosako Txakurkrosa. Martxoak 10, VI. Errenteriako Txakurkrosa. Martxoak 31, II. Oiartzungo Txakurkrosa.

Dominak lortzeko helburuarekin joan ziren Vila Joiosara (Alacant, Herrialde Katalanak) Donostia Kayakeko eta Pasaia Kayakeko ordezkariak. Itsas Piraguismoko Espainiako Txapelketa jokatu zuten bertan, eta pasaitarrak ez ziren esku hutsik etorri. K-2ko E...

Joan den asteburuan Espainiako Triatloi Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak. Laugarren tokian geratu zen. Triatleta indartsuen kontra lehiatu behar izan zuen Agirretxek, besteak beste, Miquel Blanchart ...

Amaia Gastaminzak, Hondarribia-Iruneko jokalariak, Espainiako selekzioarekin jokatuko du. Murtzian bilduko dira hilaren 28an, eta ekainaren 6an emango diote hasiera Nazioarteko Lituaniako txapelketari.