Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu Espainiako banderaz: "Herritarren erabakitzeko eskubideari eraso egin nahi zaio"

admin
Bidasoa
2014/03/25
Duela bi urte Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen delegatuak hasitako prozesua apirilaren 18an bukatuko da Errenteria-Oreretan: egun horretarako Espainiako bandera jarrita egin beharko da Errenteriako udaletxeko balkoian eta pleno aretoan. Gaur goizean agerraldia egin dute Errenteria-Orereta EH Bilduko ordezkariek: Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez eta Garazi Lopez Etxezarreta bozeramaileek. Mendozaren arabera, neurri horrekin identitate sentimenduetatik harago, “herritarren erabakitzeko eskubideari egin nahi zaio eraso”, eta zentzu horretan, “balio demokratiko horiek defendatzea” proposatu du horri aurre egiteko. Inposiziotzat jo du Urkijoren iniziatiba, eta horrek “ahul” daudela frogatzen duela iritzi dio, “urte askotan ez baitira gai izan bere proiektu politikoarekin euskaldunak konbentzitzeko”. Alkateak berretsi du desobedientzia politikoa dela EH Bilduren jarduera politikoaren erdigune, eta bide beretik jarraituko dutela esan du etengabeko eraldaketa prozesua sortzeko “baldintza objektiboak ematen diren guztietan”. EAJri ere eskua luzatu dio, prozesu soberanista irekiaren testuinguruan “akordio estrategikoak” lortzeko. Plenoan eztabaidatuko dute Gaur arratsaldeko udalbatzarrean eztabaidatuko dute Espainiako bandera jartzeko agindua, adierazpen instituzional bana aurkeztu baitute, batetik, EH Bildu eta Errenteriako Ezkerrak, eta bestetik, EAJk. Mendozak aurreratu duenez, EH Bilduk bien alde bozkatuko du ezer aldatzen ez bada, alde dispositiboa bera delako. Alde espositiboa bakarrik aldatzen dela esan du. EH Bildu eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako mozioak 83ko Banderen gerra-ri egiten diola aipamena adierazi du, eta nola udalbatzak orduan inongo banderarik ez jartzea erabaki zuen. Bestalde, udalaren borondatea udaletxean plaka bat jartzea dela biltzen du, baita adierazpen instituzionala herriko eragileengana zuzentzea ere. Ildo horretatik, prest agertu da EH Bildu herriko eragileek antolatzen dituzten ekintzen arabera, horietan parte hartzeko. Bi urteko ibilbidea 2012ko ekainaren 1ean aurkeztu zuen udaletxean Urkijok Espainiako bandera jartzeko eskaera. Mendozak jakinarazi duenez, Errenteriako Udalak ez zion eskaera horri erantzun, eta horrenbestez, epaitegietara jo zuen Espainiako Estatuko abokatuak. Donostiako Epaitegiak eskaera atzera bota zuen, eta errekurtsoa jarri zuen EAEko auzitegi nagusian. Duela gutxi jaso du epaia udalak, eta horrenbestez, behartuta dagoela adierazi du Mendozak bandera jartzera, apirilaren 18a baino lehen.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.