Espainiako bandera udaletxean jartzeko agindua, gaur, plenoan eztabaidagai

Ikur  nazionalei buruzko hainbat mozio eztabaidatuko dituzte Pasaian, gaurko plenoan, 19:00etatik aurrera, Arizabalon. Pasaiako Udalak hilaren 14a baino lehen jarri behar du Espainiako bandera udaletxeko balkoian, eta agindu horrek bultzatuta deitu du udal gobernu taldeak gaurko ezohiko plenoa. Bilduk eta Bai Euskal Herriari-k “inposizioa” salatu eta gaurko plenora joateko deialdia egin dute. Era berean, larunbaterako, ikurrinaren aldeko ekitaldia antolatu du Bai Euskal Herriari taldeak, 13:00etan, Gure Zumardian. Pasaitarrei balkoietan ikurrina jartzeko eskatu diete. Ikurrinak ondoko establezimenduetan eros daitezke: Itziar tabernan Donibanen, Alkartetxean eta Antxeta elkartean San Pedron, Avenida tabernan Trintxerpen, eta Urdin liburu dendan Antxon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.