
Maila nagusiko partidan Dario edo Ezkurdia eta Martijak osatutako bikoteak Amiano eta Mariezkurrena II-aren aurka jokatuko dute.

Larunbatean, profesionaletako lehenengo txapela lortu zuen B Serieko buruz buruko finalean Ander Muruari 22-7 irabazi ostean.

Bi partida jokatuko dira uztailaren 1ean Uranzun, 18:00etatik aurrera. Buruz buruko txapelketako finalistetako bat (Altuna III. edo Elordi) eta binakako txapelketako atzelari irabazlea (Zabaleta) Irunen izango dira.

Datorren larunbatean, hilak 28, gurpildun aulkiko bikoteek eta adimen urritasuna duten pertsonek jokatuko dituzte partidak.

Binakako Txapelketako partidak izango dira, A Seriekoak zein B Seriekoak 20:45ean. Tartean Unai Amiano irundarra ariko da, lagunen aurrean.

Irungo pilota taldeak prest du 2024-2025 ikasturteko programa. Hiriko gazteak esku pilotan eta palan trebatu ahal izango dira, eta hilaren 16, 19, 26 eta 30ean ate ireki saioak egingo dituzte.