Ordutegi berezia izango du Elorsorok uztailean eta abuztuan; 84 erabiltzailek eman dute euren iritzia Datorren urtean, mantenu lanak egiteko Elorsoro kiroldegia zenbat astez itxi erabaki dute erabiltzaileek: bi astez. Elorsoro kiroldegiko arduradunek galdeketa jarri zuten martxan, erabiltzaileek euren iritzia eman zezaten. Izan ere, urtero hiru aste ixten dute abuztuan kiroldegia, mantenu lanak egiteko, eta hainbat erabiltzaileren kexak jaso izan dituzte. Hala, kiroldegiko arduradunek erabiltzaileei galdetzea erabaki zuten. Bi egutegiren artean aukeratu behar zuten. Batean, kiroldegia hiru astez ixtea jasotzen zen, orain arte moduan. Bestean, bi astez ixtea, eta uztailean eta abuztuan ordutegia murriztea. 84 lagunek erantzun diote galdeketa horri, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakarrik itxi ahal izateko, kiroldegiak ordutegi berezia izango du uztailean eta abuztuan: 07:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Epe horretan, eremu termoludikoaren ordutegia honakoa izango dela jakinarazi dute herriko kiroldegiko arduradunek: 09:00etatik 20:00etara. Gabonetarako eskaintza bereziak prestatu dituzte Elorsoron Gabonei begira, eskaintza bereziak izango dira Elorsoro kiroldegian. Batetik, eremu termoludikoko ordu eta erdiko sarrera merkeagoa izango da. Zazpi euroan eskuratu ahal izango dute bazkideek. Beraiek erabili ahal izango dute sarrera hori, edota beste norbaiti oparitu. Hilaren 30erara arte dago sarrera horiek erosteko aukera. [...]
2012-13 ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herrik emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Programa horren barruko ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta horren gain, emakume talde guztien artean hainbat jarduera antolatzeko: ikastaroak, Martxoak 8, erakusketak… Programa horretan urtero mila inguru emakumek parte hartzen dute. Hala ere, ahalik eta emakume gehien animatzea nahi dute, eta horregatik, ekintzetan izena emateko deia luzatu diete. Izena hilaren 18an, 19an eta 20an eman behar da arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Jarduerak: Agustinak (Alai): areto dantzak, pilates, joga, gimnasia eta tai-chi. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, joste tailerrak, oleo pintura, memoria tailerrak, mahai jokoak, eskulanak, informatika eta areto dantzak. Beraun (Erlontzi): pintura, joga, mahai jokoak, pilates, sevillanak, areto dantzak eta eskulanak. Erdialdea (Patxiku Zelaia): pilates, gimnasia, euskal dantzak, joga eta areto dantzak. Gabierrota (Laguntasuna): joga, pilates, joste lanak, oleo pintura, areto dantzak, muxikoak, sukaldaritza, sabel dantza eta memoria saioak. Galtzaraborda (Gure Leku): ehoziri lanak, informatika, gimnasia, tai chi, astronomia, joste lanak, mahai jokoak, irakurketa eta idazketa. Iztieta (Gurekin): gimnasia, joste lanak, dioterapia, joga, tai chi, reiki, bordatze lanak, areto dantzak, memoria eta aerobic. Kaputxinoak (Gure Goizalde): aerobik, pintura, gimnasia, hip hop, areto dantzak, mahai jokoak, pilates, jazz, [...]
Uda euskara ikasteko aukera ona izan daiteke, eta baita ikasturtean zehar biltzen joandako ezagutza hori erakusteko aukera ere. Oarsoaldeko AEK-k ez du atsedenik hartuko, eta udako eskaintzaren berri eman du gaur, Errenteria-Oreretako Xabier Olaskoaga ...
Oiartzungo Udalak lau eta hamasei urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat udako kirol eskaintza prestatu du, uztailerako. Igeriketa, padela, spinninga, aerobika, skatea eta lerro irristaketa egin ahal izango dituzte haurrek udan Oiartzunen. Izena em...
Eros ezazu Edurne Salaberriak diseinatutako 'Berriz ere esnatzen' pareta egutegia.
Hilaren 23ean izango da, 17:00etan, Reina aretoan. Matrikulazioari begira jarri dira ikastetxeak, otsailaren 3tik 13ra bitartean egin ahal izango da.
Urtero, azaroaren 1ean, ezker abertzaleak 1936ko gerran frankistek hildako gudariei eta oiartzuarrei lore eskaintza egin ohi die kanposantuan, gudarien omenez eraikitako monumentuan. Joan den ostegunean ere hala egin zuten. Ordukoa da irudia. Bertan ik...
Ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herriko emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta urtero mila emakume inguruk parte hartzen dute. Izena emateko azken eguna bihar da, 17:00etatik 19:00etara. Eskaintza Agustinak: areto dantzak, pilates, yoga, gimnastika eta tai ji. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, josketa tailerrak, olio pintura, memoria tailerrak, mahai jokoak, eskulanak, informatika eta areto dantzak. Beraun: pintura, yoga, mahai jokoak, pilates, sevillanak, areto dantzak eta eskulanak. Erdialdea (Patxiku Zelaia): pilates, gimnastika, euskal dantzak, yoga eta areto dantzak. Gabierrota (Laguntasuna): yoga, pilates, josketa lanak, olio pintura, areto dantzak, muxikoak, sukaldaritza, sabel dantza eta memoria saioak. Galtzaraborda (Gure Leku): ehoziri lanak, informatika, gimnastika, tai ji, astronomia, josketa lanak, mahai jokoak, irakurketa eta idazketa. Iztieta (Gurekin): gimnastika, joste lanak, dioterapia, yoga, tai ji, reiki, bordatze lanak, areto dantzak, memoria eta aerobic. Kaputxinoak (Gure Goizalde): aerobic, pintura, gimnastika, hip hop, areto dantzak, mahai jokoak, pilates, jazz, eskulanak eta euskara. Ondartxo (Bidexka): bordatua makinaz, josketa lanak, memoria, dietoterapia, gimnastika, errusiar portzelanak, eskulana, bitxien diseinua, bainikak, ehoziri lanak, dantzak eta sevillanak. Olibet (Itzatu): pilates, genero ikuspegia, antzerkia, dekorazio eta birziklapen jarduerak eta artearen historia. Pontika (Lore Toki): gimnastika, tai [...]
Hilabetero doako ikastaroak izaten dira KZgunean, eta uztailean ere Internetekin eta aplikazioekin lotutako hainbat ikastaro egiteko aukera izango da. Internet ikastaroari dagokionez, 20 ordukoa izango da, eta hiru epetan emango dute: uztailaren 2tik 1...
Oarsoaldeko haurrentzako kirol eskaintza eskuorri batean bildu dute lehen aldiz eskualdeko lau udalek. Bertan, Errenteria-Oreretako Fanderia nahiz Galtzaraborda, Lezoko Bekoerrota zein Altzate, Oiartzungo Elorsoro eta Pasaiako kiroldegietan haurrei zuz...
Kirol egitarau bateratua aurkeztu dute eskualdeko lau udalek.