
Nesken artean pilotarekiko grina piztea izan da festaren helburu nagusia; tailerrez, erakustaldiez eta bereziki, giro onaz gozatzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

EPEk eta Emeki elkarteak Eman Pilotari Jaia egingo dute, gaur eta bihar, Hondarribian. Lehen aldiz, neskei palan aritzeko aukera emango diete eskola kiroleko programaren barruan, eta horiek erakartzeko ahalegina izango da asteburukoa.