Aurreko asteko udaberri giroa negu betean bihurtu da azken orduetan. Hondarribian elur gutxi bota duen arren, Jaizkibel mendia zertxobait zuritzeko adina izan da.
Elurra berriz ere ikusteko aukera dago datozen egunetan. Euskalmetek iragarri duenez, gaur gauean eta bihar batez ere, prezipitazioak eta hotza batuko dira.
Irun zuri altxa da gaur. Horrek arazoak eragin ditu hirian. Adibidez, Irunbusen zerbitzuak ez dabiltza, eta TAOrik ere ez dago.
Gaur, baina bihar eta etzi batez ere, elurra ikusteko aukera izango da Oarsoaldean eta Bidasoan. Hala iragarri du Euslametek.
Iragarpenak bete dira eta elurra itsas mailaraino iritsi da gaur goizean
Asteazkenean zuri-zuri agertu ziren Bidasoko herrietako bazterrak. HITZAk Hondarribiko eta Irungo irudiak jaso zituen. Honakoak dira.
Gaur, Irun zuri-zuri jaiki da. Gauetik elurrak ez du atsedenaldirik eman, eta eguerdira bitarte zuriz apaindu ditu hiriko kale guztiak.
Azken egunetako hotza eta elurra ez dira izan oztopo kirola egin eta entrenatzeko, eta horren adibide dira Hibaikako taldeen larunbateko irudi hauek.
Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute. Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buru...