
Mundu bira auzora, Moskura ekarriko du Muguruzak abuztuaren 14an. Toki eta data seinalatua da musikariarentzat arrazoi askogatik, tartean, Iñigo anaiagatik.

Norberto Emazabel arrantzale ohiak duela gutxi hartu zuen erretiroa, baina itsasoari lotuta dago oraindik. Uste du arrantzak etorkizun latza duela, baina esperantza du gazteengan.

Jabier Muguruza 5 urte zituela hasi zen musika munduan murgiltzen, eskusoinua lagun. Orain, ia 60 urte geroago, proiektu berriak garatzeko asmoz dabil, baina zuzenekoak utzita.

Gaur entregatuko dute uztailean «alardearen konponbidearen alde» abiatu zuten sinadura bilketaren emaitza.

‘Ama*, Eme*, Ume*’ liburuaren proiektuari jarraipena eman nahi izan diote Ainara Lopez Zarco eta Miren Lantz Solbesek. Izen bera jarri diote Hamaika Telebistarentzat egindako podcastari.

100 metrotako Gipuzkoako errekorra hautsi du lezoarrak, hain justu, bere entrenatzaile Valentin Rokandiok zuen hori. Irakaslea gainditu du ikasleak, 10.38 segundoko marka historikoa ezarrita.

Aurreko agintaldiko zinegotzi kopuru bera lortu du alderdi sozialistak Irunen: hamar. Santanok ez du zalantzarik, seigarrenez izango da Irungo alkate, «ez dagoelako beste alternatiba errealik».

Ibilbide luzea du Elduaienek Hondarribia Arraun Elkarteko (HAE) lehendakari gisa. 2002an hartu zuen aurrenekoz kargua eta beste lau urtez jardun berean arituko da, hasierako ilusio berberarekin.

2012an bularreko minbizia hauteman zioten, eta giltzurrunekoa geroago. Azken horren tumore-zeluletatik eratorritako metastasia topatu zioten iaz biriketan, eta biziarteko kimioa jaso beharko du.

Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko Loratzen jaialdia antolatu dute. Biharko ekitaldietan izango dira Izaskun Larruskain eta Ane Arbelaitz, konpainiako kideak biak. Ospatzea beharrezkoa ikusten badute ere, argi dute lana dagoela egiteko.

Datozen udal hauteskundeetara Irunen aurkeztu diren alkategaiek HITZAren galdetegia erantzun dute. Hona, EH Bildu alderdiaren alkategai Jokin Melidari egindako elkarrizketa.

Ander sarratea ficobako zuzendari kudeatzailea da. Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka egonkortu egin dela uste du irundarrak, eta aurrera begira profesionalak bilduko dituzten azoka eta kongresuetan jarri du begia.

Arantxa Urretabizkaiak Bidean ikasia (1993-2016) lana argitaratu du. Biharko Hitza-n elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izango da.